Ekintza hitzarekin nahaste zaleak gara, edo zale izan gabe ere, hala egiten dugu behin eta berriz. Berriro hasteari buruz aritu ginen aurreko astean, eta hala hasi ginen 501 atalarekin: Urtero hasten delako deitu genion esperimentuan.
Hastea erabaki dugu, eta hasteak gurean idaztea, edo idazten hastea, edo idastea eskatzen du. Baina baita egitea edo grabatzea eta nahastea, edo nahasten hastea edo nahahastea ere.
Metamorfoseatu egiten diren filmak. Konturatzerako, ohitzerako, Gregor Samsaren larrutan berriro hasten direnak. Geure zelulak 7 urtean behin erabat berritzen diren moduan, 7 urtean behin berri, beste garen moduan, zelulek ordu erdi, ordubete baino irauten ez dieten filmak datoz orain. Gaurkoan, Miguel Gomesen TABU.
Saioa jaisteko, sakatu HEMEN