SOINUGELA: Victor Jara, Ruper eta Rudy Van Gelder

Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak.

Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain hunkigarria entzun dugu.

Gero, pasa den abuztuan hil zen,Rudy Van Gelder  soinu ingeniariari gorazarre egin diogu saio osoan zehar. Besteak beste, John Coltrane, Horace Silver, Miles Davis eta Cannonball Adderlynen maila goreneko Jazz musika entzun dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Azaroak 25; Aske izan nahi dut, ez ausart

ol. Aza 25 , 2016
Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]

Honekin lotuak