EREMUZ KANPO 5X05: Hasten amaitzen. Jolas parkea.

Sarri esan dugu remake eta rebooten garaia bizi duela zinemak. Ikus-entzunezko piztia behin eta berriro eraldatu, moldatu, birjaio eta metaformatzen da gure aroan, jada badakizkien istorioak behin eta berriro kontatzeko erregutzen duen ume setatiaren pasioarekin.

Moldaketak, pantailaratzeak eta birpantailaratzeak. Behin eta berriro hastearen kultura “audiobisualean” hezi eta hazi gara. Ohikoa zaigu Spiderman edo Jesukristo, Ben Hur edo Mamu Harrapariak etengabeko itzulerako loop batean harrapatuta ikustea, anbar multimedia batetan harrapatutako intsektu narratiboak bailiran.

Egun ez dago basotik irteterik. Waking Life hartan bezala, beti dago beste geruza bat, beste amets bat nora ustez esnatu, non berriro hasi. Gure egungo pertsonaiak Sisifo dira mendian gora, beti beste gailur bat hastear, beti beste ziklo berri baten atarian.

Dena hasten da berriro, etengabe.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN.

Tracklista:

THE CURE – A FOREST

SOUNDGARDEN – BLACK HOLE SUN

VITAMIN STRING QUARTET – SOMETHING I CAN NEVER HAVE

THE THEME SYSTEM –  WESTWORLD

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Durangoko eztenak

az. Abe 7 , 2016
Gaurkoa saio berezia da, itxi berri duen Durangoko azokako eszenak izango dira saioko protagonistak. Durangoko Eztenak. Egun jendetsuenetako bat izan da gaurkoa Durangoko Azokan, hamaika hitz eta doinu jaso ditugu baina gehien errepikatu dugun esaldia zera izan da “ Zu zelan ondo! “Azoka da Durangokoa, sal erostekoa baina noski elkargunea […]

Honekin lotuak