1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]

Luze eta zabal ibili izan da Ibone munduko bazterretan eta Unibertsitateko txokoetan azken hamarkadetan. Bere jaioterri Algortako eta inguruko garapenak mina eta kezka eragiten dio aspaldi (lurraldearen %90a urbanizatua, ze arbolatan igongo dira gure umeak?) eta bere lan-bidea horreninguruko gaietan ematen du: biodeibertsitatea aztertuz, eta eraginak ebaluatuz egoera hobetzearren eta […]

Sorgin eta ekin hitzak nahastuz asmatu zioten izena iraultegiari. Irauli nahi dute zientzia alorra apur bat, arnasa eman lurrari. Patriarkala izan da nagusiki zientzia sistema, mendetan eta zientziari lotzen zaion objektibotasun horretatik urruna. Emakume jakintsuak gehiengo izan diren zientzia alorrak baztertu (eta zigortu) izan ditu sistema hegemonikoak, balioz hustu, eta […]

Pitxitxik bizitza alai-alaia izan zuen eta heriotza tristea. Antza, jokalari magiko hark, azken partidan eskainitako numeroak epel utzi zuen ikuslegoa eta erantzuna garrastu egin zitzaion Rafael Morenori. 29 urterekin joan zan. Xelebre, txirene, zirtolari, dandy, parrandero herrikoi eta maitatua. Mr Pitxitxi antzezlana eskaintzen du Roberrek 2016an Leioako Umore Azokan saritu […]

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]

Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko. Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako […]

Iturri oparoa eta bihotz-zabala Bego. Bazkalorduan eta jarraian irratian, Donostirako buserantza lagundu dugun arte, etengabe ibili da eman eta eman, ideiak, erreferentziak, kontaktuak,… Berbaz: ´itaunak, erantzunak eta hurrengorako itaun gehiago´. Bai barriro etorriko da. Farapi-Evidentis duela hamarka urte ekindako enpresari buruz hitz egin nahi genuen, euren eredu biziari buruz edo […]

Hezkuntza arloan eta ikastolen mugimenduan ibili izan da urte askotan Mirari. Azpeitiarra, etxetik oso atxikia beti euskarari eta abertzaletasuna amarengandik.Hezkuntza sisteman ikasle-irakasle menpekotasun harremana garatzen du gehienetan. Jende esanekoa “produzitzeko”. Eta sistema hori irauli behar dugu. Ze herri burujabe bilakatuko gara, gizakiak eurek burujabe izan ezean? Mihaly Csikszentmihalyi (Jario/Flow/Fluir) eta […]

Gehienok ondo dakigu, sobera auto daude inguruan, auzoan, etxean, aparkalekuetan (ia miloi bat auto EAEn, etxe asko eta askotan 2 edo gehiago,…),… Eta haietako gehienak denbora gehienean geldirik. Itzelezko propaganda egon da urtetan, eta ondo barneratuta dugu “premia” hori. Estatusa ere agertzen du askorentzat, nor izatea. Gastuak, aldiz, itzelak ditu […]

2

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]