Gogoetaren plaza euskal kulturaren kezkez, aurten sortzaileak erdigunean

Gogoetaren plaza euskal gaiez eztabaidatzeko gunea da eta Anartz Bilbao aurtengo koordinatzailearekin izan gara. Kultura arloaren gogoetarako solasaldiak eta mahainguruak antolatzen dira Landako barruko gune horretan. Hirugarren urtea du aurten plaza horrek eta orain arte eginiko bidea jarraituko du. Aurtengo egitaraua aurkeztu digu Anartzek. Egunero bi saio izango dira. Goizez bi lagun aurrez aurre eta arratsaldean mahai ingurua. Azken urteotan sortzaileak dituzten kezkak jarri nahi dituzte mahai gainean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Odola” “Musua” “Gatza” Irati Jimenezen lan berriak

ig. Abe 4 , 2016
Hitz bakoitzaren hamaika ertzi helduta idatzi ditu Irati Jimenezek Odola, Gatza eta Musua liburuxkak. Aurpegiko 34 gihar mugitu behar ditugu musu emateko. Gorputzeko beste 12 ere bai. 2 edo 3 minutuko musuan, 68 kaloria erretzen dira. Eta musuak ere badu bere nazioarteko eguna, uztailaren 6an, san ferminetako txupinazo egunean. Numeroak, […]

Honekin lotuak