“Irrintziaren ohiartzunak” dokumentala Mirentxu Loiarteren figuran barna

Irudienea gunean atzo  hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen.  Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen haren berri izan. Irrintzi (1978) eta Euskal emakumeak (1981), Loiartek filmatutako bi lan haiek, ahanzturaren zuloan erori ziren, eta zinemagilearen izena ere ia desagertu zen euskal zinemaren historiatik, nahiz eta bakoitza bere garaian nolabaiteko mugarri izan. Iratxe Fresneda EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasleak haren figura ekarri du gogora Irrintziaren oihartzunak dokumentalean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Eromekanika. Makineria sozialaren erotika", Saioa Olmoren artefaktu artistikoa

al. Abe 5 , 2016
Saioa Olmoren proiektua hainbat pertsonekin garatuta du. Artefaktu artistikoa da Eromekanika,  Performanceak EPLC kolektiboarekin garatuta. Argitalpenerako autore batzuen irreflexio testuekin osatuta dago: Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161204_saio_olmo.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak