Szenatokia gunean barrena Euskal Herriko antzerkizaleen eskutik

Antzerkigintzaren gunea da Szenatokia, antzerki maratoia, mahai inguruak, tailerrak, emanaldi luzeak. Itziar Elias Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) kidea dugu, elkarteak bi liburu argitaratu berri ditu. Batetik, Karlos del Olmo antzerkilari eta ikertzaileak paratutako Arestiren nazioa, antzerkia lanarekin, gogoeta ildoari ematen zaio hasiera. Ildo honen barruan euskal antzerkiarentzat interesgarri diren gogoetak sustatu eta plazaratuko dira: teatro historikoa, eztabaida, teoria eta teorialariak.

Bestetik, Dejabu Panpin Laborategia taldearen Arrastoak obraren testua argitaratuz, ezinbestekoa den bigarren ildoari ekiten diogu: alegia, antzezlanaren ildoa. Agi denez, ildo honen asmoa teatro obren zabaltzea da. Ordea, proiektuak testuen argitaratze hutsez harantzago joan nahi du eta antzerkiaren errealitate berezia hobeto jasoko duen formatu berritzaile baten aldeko apustua egin dugu. Formatu horri esker, teatro testuarekin batera dramaturgia oharrak topatuko ditu irakurleak, antzezpenaren berri izan dezan. Jakin badakigu antzerkia-gertakaria ezin dela testu-euskarri batean bildu, baina uste dugu planteamendu honekin gertuago heltzen diogula.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Tipi-Tapa Korrika", Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria

lr. Abe 3 , 2016
Gaur Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin egon gara, hau da, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin. Saguganbaran aurkeztu dute lan berria, “Tipi tapa Korrika” izeneko disko-liburu bikoitza. Korrika da pailazoen lan eta ikuskizun berriaren oinarri. Korrika, beren 20.urteurrenean gai nagusi aukeratzeko arrazoien artean, hiru nabarmendu dituzte pailazoek. Batetik, Marimotots Extremaduratik etorritako familia batean jaio […]

Honekin lotuak