Musika urbanoa Iantzen duen Iratxe Aguileraren proeiktuak irabazi du sormen beka

Azokaren bigarren egunean jakitera eman dute aurten Sormen Beka zein musikarik irabazi duen. Bekaren bigarren edizioan musika proiektu bat bultzatuko du, Iratxe Agulilerak irabazi du sormen beka, musika urbanoa lantzen du, pozik agertu da saria jasotzerakoan. Epaimahiaren izenean Maite Arroitajaurejik eta Joxean Goikoetxeak hitz egin duteSormen Beka DA egitasmoak kontuan ditu kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak, hau da, literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke, baina deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat. Horrela, 2019an musika izango da oinarri, edozein generotakoa; iaz literatura izan zen.Beka sortzaile berrientzat izango da, hau da, lan bakarra izan dezake kaleratuta, CD edo maketa formatuetan edo sarean; izangaiek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta banaka zein taldeka aurkez daitezke. Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Beka proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Atopia rol jokoa eta liburua aurkeztu dute

ol. Abe 6 , 2019
Euskarazko rol joko baten proposamenak irabazi zuen iaz Durangoko Azokako Sormen Beka. Urtebete igaro da eta gaur aurkeztu dute Atopia rol jokoa.Urtebeteko epea eta 15.000 euroko beka izan du lantaldeak euskarazko lehenengo rol joko hori egikaritzeko, eta aurtengo Durangoko Azokan aurkeztu dute. Behar denak asetzeko, askotariko lantalde bat osatu behar […]

Honekin lotuak