EKT: Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez nahiz frantsezez ere bai?

Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai? Galdera horretatik abiatu zuen tesia Ibai Iztuetak, ondoren “Cultura vasca vs. euskal kultura” saiakera liburua plazaratu zuen. Euskal Kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan izan da eta bertan eginiko elkarrizketa duzue bertan entzungai.  Askotan entzundako zalantza jarri du mahai gainean Ibai Iztuetak. Soilik euskaraz egiten dena dela ziurtatu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza Txilardegik; Ramon Zallok, berriz, frantsesez eta espainieraz ere sor daitekeela argudiatu zuen. Oraindik ez dago adostasunik, eta inork ez du adierazten egongo denik. Galdera erantzutea baino gehiago, galdera bera ezbaian jartzea izan da Ibai Iztuetaren xedea. “Cultura vasca vs. euskal kultura”  saiakeran bildutakoaz mintzatu gara.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Flysch-ak

og. Urt 19 , 2017
Oraingo honetan Zientzialari saioan kostalderaino joango gara flyschak ondo ezagutzera. Kostaldean begi bistan azaltzen zaizkigun haitz geruza horietan Lurraren historiaz inon aurki daitekeen egutegirik zehatzenetako bat aurkitzen da eta Estibaliz Apellanizek flyschek barruan gordetzen dituzten sekretuak azalera ateratzen lagunduko digu (argazkia: Roberto Latxaga). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/161226_z39_flyschak_estibaliz_apellaniz.mp3 Deskargatu hemen. Estibaliz Apellaniz Ingunza geologian […]

Honekin lotuak