HIZPIDEA: Arkitekturan emakumearen lana aztergai

Arkitektura eta emakumea hitzak gutxitan erabiliak izan dira arkitektura munduan. Arkitektura oso profesio maskulinoa dela edonork baiezta dezake. Gaurko tartean arkitekturak eta emakumeak gure artean zein egoera bizi duten aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. 2017ko Martxoak 8an, lehen aldiz, unibertsitateko euskal eta emakume gazteak bildu dira arkitektura eta emakumearen arteko loturak ikertzeko. Lehen aldiz aldarrikapen sutsua entzun da Donostiako arkitektura eskolako geletan ikasleen partetik. Galdeketatxo bat egin dute ikaskideen artean: idatzi zuen arkitekto faboritoa eta denek gizonezko arkitektoa idatzi dute. Martxoak 8an, lehen aldiz, arkitekto elkargoko dekanotzatik, emakumezko bat lehendakaria duenak, mezu bat zabaldu da, emakume arkitektoen gaineko datuak emateko.Arkitekto elkargoan alta eman zen lehen emakumea: María Teresa Capdevila Bermejo.

Deskagatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Arrosa sareko topaketak Martxoaren 18an Baionan

az. Mar 15 , 2017
Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola […]

Honekin lotuak