2017 urtea hasi berri dugularik, Europar Batasunaren gorabeherak aztertu ditugu Joseba Felix Tobar Arbulurekin. Hasteko, Britainia Handiak abiatutako bideari erreparatu beharko diogu, Europar Batasunetik alde egiteko bidea irekita utzi du eta. Berriro gogora ekarri dizkigu Josebak hainbat ekonomialariren hausnarketak, posible dela austeritate politikak albo batera utzi eta Europar Batasunetik kanpo bizitzea. Hasteko, Britainia Handiak erakutsi du, oso modu demokratikoan, posible dela politikoki independente izatea eta hori arriskua da Europarentzat, batez ere Italia, Portugal, Greziari… begira. Izan ere, iritsiko da jendea gehiago estutzea ezinezkoa izango den une bat. Brexit-a Europan demokrazia eta autodeterminazioa erabiltzearen erakusgarri da.
Deskargatu hemen.
One thought on “HIZPIDEA: Britania Handiak abiatutako bideari begira, Europar Batasunetik alde egiteko bidea aztergai”