11 ISPILU: Thunderstruck eta Video Killed the Radio Star

AC/DC australiarrak dira gaurko saioko lehen protagonistak, beraien rock gogorreko Thunderstruck doinuari egindako bi bertsio entzun baititugu, jatorrizkoaren oso bestelakoak gainera: Steve’n’Seagulls finlandiarrek blue grass estiloan egindakoa eta Gordon Duncan eskoziarrak gaitaz egindakoa. Ondoren, Video Killed the Radio Star ezaguna entzun dugu, The Buggles taldearen eskutik One Hit Wonder fenomenoari hasiera eman ziona, lehentxoago Bruce Woolleyk argitaratu bazuen ere. Haren beste bi bertsio entzun ditugu, hurrenez hurren, Erasure eta The Presidents of the United States of America (PUSA) taldeek egindakoak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Antzerkia

al. Urt 9 , 2017
Antzerkia arterik zaharrenetakoa dugu, erdi aroko herri antzerkiak beste atal baterako gordeta, gaurkoan egile ezagunak dituzten antzezlanei erreparatu diegu. XVII. menderaino egin dugu atzera, egile aitortuak dituzten oholtza gaineko lehendabiziko lanak ezagutzeko. Horiek Pedro Ignazio Barrutia aramaioarraren Gabonetako ikuskizuna, sarean osorik irakur dezakeguna, eta Frantzisko Xabier Munibe azkoitiarraren El borracho […]

Honekin lotuak