ZIENTZIALARI 104: Zahartze prozesua (Begoña Sanz)

Zahartzeaz jardungo dugu gaur, hau da, gizakiok denboraren poderioz gure organismoan izaten dugun gainbehera fisiologiko saihetsezinaz. Zahartzea era mailakatuan gertatzen da, eta gure funtzio askoren hauskortasuna eta mendekotasuna ekartzen ditu ezinbestez. Hala ere, zientzialariak zahartze osasungarriaren inguruan ari dira lanean, eta hainbat programa jarri dituzte abian, jende zaharraren bizi itxaropen eta kalitatea hobetzeko asmoz. Begoña Sanz ikertzailea programa horietako zenbaitetan parte hartu du.

Biologian lizentziatua da Begoña Sanz, eta UPV/EHUn Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktoratua. Irakasle agregatua da Fisiologia departamentuan. Medikuntzan eta bi masterretan irakasten du. Ikerkuntzari dagokionez, biomarkatzaile molekularrak ikertzeko lanetan aritzen da, gehienbat. (Argazkia: Afghanistan Matters).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Occhi Di Farfalla taldeak "Destino epikoak" diskoa zuzenean aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

og. Ira 19 , 2019
Occhi Di Farfalla egun Jokin, Peñalba, Hodei eta Miren taldekideek osatzen dute. 2013an taldearen izena zeraman diskoa plazaratu zuten. Bigarren urratsa 2016an eman zuten, Lerroetatik ihes izeneko diskoarekin eta hirugarrena eta momentuz azkena Destino epikoak izenekoarekin eman dute. Udan, Frantzia, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan aritu ginen “Destino Epikoak” diskoa […]

Honekin lotuak