HIZPIDEA: Erresistentzia kanpaldia abiatu dute Tosu landan

2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua Andra Mari auzoan. Plan hau atzera gelditu baina Iberbengoko metro geltokia eraiki eta orain 300 aparkalekurako parking bat eraikitzeko proiektua dago. Tosu Betirako plataformatik salatzen duten bezala, parking hau ez da beharrezkoa. Gainera, Getxon dagoen azken nekazal eremua suntsitzea eta urbanizatzea erraztuko du.  Dragados S.A eta Geitecnia enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak 12 hilabete ditu Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan hiru solairuko parkinga eraikitzeko. Jon Gomez Tosu betirako taldeko kidea izan da gurean.  Hurrengo larunbatean, hilaren 21ean, aparkalekuaren kontrako manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zorrotzako auzo elkarteak FEVEren trenbideak lurperatzeko eskatuko du Udalbatzan

ar. Urt 17 , 2017
Bilbo bertatik bertara bizitzeko asmoa dugu eta horregatik gaurkoan Zorrotza auzora egin dugu bisita. Bertan Zorrotza auzo elkarteko Carlos Rodriguezekin izan gara, auzoko azken arazoez mintzatu zaigu. FEVEren trenbideak pasonibel bi ditu Zorrotzan eta auzoko elkarteek hainbat hamarkada  daramate pasonibel horiek kentzeko eskatzen. Hain zuzen ere, FEVEren trenak lurrazpitik pasa daitezen eta […]

Honekin lotuak