BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gernikako bonbardaketa

Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: “Rügen operazioa”) izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 450-500 inguru izan ziren, orain arte kopuru askoz txikiagoak ere eman izan diren arren.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gernikako bonbardaketa

  1. Bost urte eta bi ile neunkazan, baina ondo gogoratzen dot Gernikako bonbardaketa arratzaldeko orduetan. Meitxike (Errrigoiti) goienetik begitu eta, Foruko Atxaren paretik urteten eben egazkinek, zapata egalari itxuran begietan eta andik laster, bonben estanda, bland, gure aitak neguan lantzen zituan ol andiak, bata bestearen gainean egiten eben otsa entzuten zan. Auzoko iru emakumek negar egiten eben neure ondoan. Gau haretan bakarrik itxartu nintzan ogean eta aitaren ogetik amarenera egiteko, bolkoira urten neban katuka. Ohiezko ikuskizuna zan gaua. Dana gorri-gorri. Ez dot aztuten neure 89 urteotan be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Beita webseriea Gabriel Aresti euskaltegian, Sexu eraso baten inguruko hausnarketa gazteen begiradatik

lr. Api 26 , 2025
Gabriel Aresti euskategiko kultur ekarpena izan dugui, Beita webserieko sortzaileak izan dira gurean. Oñatiko Xup antzerki taldeak ‘Beita’ izeneko websaila sortu zuen 2023an. 15 bat minutuko 8 kapitulutan zehar, gazte kuadrilla baten parranda batean gertatutako sexu eraso baten ostean, kide bakoitzak zer jarrera edukiko duen ikusiko dugu. Youtube-n dago ikusgai. […]

Honekin lotuak