HIZPIDEA: Pentsio sistema propioa bideragarria dela uste dute euskal ekonomistek

Pentsioen euskal sistema bat egingarria da, bideragarria. Hala uste du euskal ekonomisten gehiengo batek, eta hala esan du Ekonometroa osatzen duten erantzunen bidez. Euskal Ekonomistek Elkargoak lehen ekonomoetroa aurkeztu du, Euskal ekonomialarien % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute. 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra bitartean egindako inkestan 506 euskal ekonomialarik parte hartu dute, hain zuzen ere, kolegioa osatzen duten 5.000 ekonomisten % 10ek. Joseba Barandiaran inkestaren arduradunak gaur aurkeztu ditu emaitzak Bilbon. Joseba Barandiaranekin batera aztertu ditugu datuak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Prest aldizkarian Nagore Mugika Etxerat elkarteko kidearekin berbetan

al. Ots 6 , 2017
Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan  Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik […]

Honekin lotuak