Berbaz: Jesus Gonzalez, ´Txutxo´: kontzientziaren haritik

Haria jarri digu hasieran Txutxok, nondik bideratuko genuen elkarrizketa. Nahi bai, baina solasaldiak bere bizimodua hartu du, zelan bestela? Eta labur, oso labur joan da. Bigarrenrako hitzordua laster dugu.

Umetakoek nortasuna zelan gaztetako bizipenek halan dute kontzientzia eratzen omen. Eta pertsonek, marka. Mundaka (Jose Mari Egileor ebanista, organo jole eta musikaren hazia zabaldu zuena,…), Tutera (Xalbador Barandiaran,…) eta Madrileko ibilerek (Pablo Sarasola, Oteitza,…) argi utzi zioten lana gizartearen zerbitzurako egingo zuela. Bete-betean zentzuzko zereginean ibili izan da ordutik. Nahi zuen horretan.

Koop57-n horretantxe diardu gaur ere, beste hamaika saltsetan legez. Arrasateko kooperatibetan urteak eman eta gero. Koop57koek oinarri etikoko kooperatibak sustatzen dabez, ez da makala, gero! Zelako jakingura! Hurrengoan horretaz, bai, hariari jarraituz ;-)!

Kantak:
Karabantxeldarrak (Etxamendi eta Larralde)
Baldorba (Benito Lertxundi)

Erreferentziak:
   Koop57

 Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Euroa aztergai, Euroa bai edo ez, eta ezezkoa izatekotan zer?

og. Ots 9 , 2017
Gaurko ekonomiaren tartean Endika Alabort Amundarain izan  da, euroaren inguruan aritu da. Euroari buruzko hitzaldietan izan ostean, hainbat duda eta hausnarketa ekarri dizkigu. Euroa bai, ez, edo zer? Europar Batasuna eta Europar Moneta Batasuna dugu; badirudienez hemendik berriak heltzen direnean, txarrak izan ohi dira. Adibidez, Greziaren kasua, krisiarekin eta Troika […]

Honekin lotuak