Askapena erakunde internazionalistak 30 urte bete ditu aurten. Beste behin ere brigadak antolatu ditu “munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”. Apirilaren 16ra bitarte egongo da epea izena emateko. Jhasna izan da gurean. Europan,azken urteetako dinamikarekin jarraitzeaz gain, hainbat leku berri iragarri dituzte. Herrialde Katalanetakoari Bretainiako ZAD herrixka autogestionatura eta Italiara antolatutako brigada berriak gehitu dizkiete aurten. Aurten ere ez da faltako Palestina helmuga bezala, “palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko”.
Deskargatu hemen.