IBAIZABAL: Guggengheim museoko hezitzaileak kaleratuak izan dira

Guggenheimeko hezitzaileak udan abitu zituzten protestak, sugrogazioa eskatzen zuten eta lan baldintzak hobetzea. Egoera okertu eta irailean greba mugagabea abiatu zuten.  Irailaren 30ean  bukatu zitzaien  kontratua hemezortzi hezitzaileei. Etxahun Arregik eman digu lan gatazka honen zehetasunak.Uztailaren 28tik etengabekoak izan dira hezitzaileen mobilizazioak eta protestak Guggenheim museoaren aurrean, aurrekoa astean egin zuten azken protesta  kaleratuak izan ziren egunean, manifestua plazaratu zuten. Egoeraren larria salatu nahi izan dute Guggenheimeko hemezortzi hezitzaileek, baina baita museo handietan ematen hari den joera ezagutzera eman izan ere hainbat museoetako egoera ekarri digute gogora,  Bilboko Arte Ederren Museoan, Bartzelonako Ciutart-en, Mallorcako Es Baluard-en edo Madrilgo hainbat museo handitan bizi diren egoerak. Guggenheimeko hezitzaileek Stop Guggenheim prekarietatea izeneko manifestua plazaratu zuten joan den astean, eta ordutik atxikimendu ugari lortu dituzte, change.org webgunearen bitartez sinadura bilketa abiatu dute, Stpo Prekarietatea lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: EtxE musikaria berriz martxan "Bizi" lan berriarekin eta "Marikixkur eta hiru hartzak" antzezlana

ar. Urr 4 , 2016
Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak […]

Honekin lotuak