Igandean, Apirilak 16an ospatuko da Gernikan Aberri Eguna, independentistak sareak deituta. Gernikaren bonbardatzearen 80. urteurrena gogoratzeko apiril osoan antolaturiko ekitaldien artean dago aurtengo Aberri Eguna. ‘Euskal herriak erabaki’ lelopean ospatuko da. Erabakitzeko garaiak heldu dira eta baldintzak ematen ari dira, hori nabarmendu digu Txutxi Ariznabarretak.Ekitaldi ugari izango dira apirilaren 16an Gernikan Aberri Egunaren kariaz. Horietan garrantzitsuenak izango dira 12:00etan Udaletxeko plazatik abiatuko den manifestazioa eta bukatutakoan egingo duten ekitaldi politikoa. Bazkaria, erromeria, musika emanaldiak eta umeentzako ikuskizunak ere izango dira.
Deskargatu hemen.