HIZPIDEA: Hiri markaren atzean zer dago? Hiria modan dago, Urban style inposatu da

Urriaren 1a “Arkitektura eguna” ospatzen da, eta Euskal Herriko hiriburuetan “arkitektura astea” antolatu da, bakoitzak bere lan-ildo bat aurkeztuz. Bilbon lehen “Bilboko Arkitektura Astea” egin da, hiriaren gaineko gogoeta oinarri izan duelarik. Hiria herritarren bizimodua gauzatzen den espazioa da, arkitekturak forma ematen dionak. Bilbo arkitekto baten begiradarekin deskubritzeko ahalegina egin du arkitektura asteak. Horretarako ibilaldiak antolatu dira Bilboren bi elementu nagusien inguruan: Nerbio itsasadarra eta mendia. Guggenheim museoak bere 20.urteurrenerako ospakizunak hasi dituenean, une egokia da “Bilboren efektuaz” hitzegiteko.Bilboko Guggenheim efektua New York Times-ek definitu zuen dela urte asko, eta horrela ezagutarazi ohi da Bilboaldearen transformazioaren “arrakasta”. Denek kopiatu nahi izan dute Bilbon gertatutakoa: hiri baten eredu industrialetik turismora aldatzeaz ari dira, nola eta arkitekturaren “efektu” gisa. Noski, arkitekturak soilik ez du horretarako gaitasunik, estrategia ekonomiko handientsu bat izan du babesean, eta hori da txalotzen dena. Hiri markaren eredua alegia. Guzti honen inguruan gogoeta egin du Ula Iruretagoiena arkitektoak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Usansoloko desanexio prozesuan Galdakaoko alkateak izandako jarrera salatu du Usansolo Herriak taldeak

az. Urr 26 , 2016
2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo herri bihurtze ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken […]

Honekin lotuak