Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa?

Mugarik Gabek argitaratu duen “Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa? ” ikerketa lana aurkeztu du. 5 hilabetetan zehar idatzizko 5 hedabide aztertu eta gero ikerketa bat argitaratu dute Mugarik gabe eta Pikara Magazinak, gaur kazetariekin batera ikerketa aurkeztu eta konpartitu dute.  Komunikabideek egindako praktika onak azaldu, eta hedabideentzako zein erakunde publiko eta alderdi politikoek hauetan dituzten agerraldietarako gomendioak agertzen dira. Guztira 1070 berri aztertu dira, hedabide bakoitzean indarkeria matxistaren inguruko, batez besteko eguneko gutxienez, albiste bat izanik. Gehienetan gertaera bat kontatzen dute, baina baita aurkitzen ditugu emakumeak arlo publikoan ikusezinak direla edota emakume eta gizonen arteko desberdintasunak salatzen dituzten erreportajeak.  Hedabideak aztertuz gain erakunde eta alderdi politikoen diskurtsoak ere aztertu dituzte. Ondorio nabarmena ateraz, ez dago alderdi politikorik diskurtso propiorik duenik. Bestetik erakundeen mezuak ageri direnean ez direla aipatzen egiturazko kausak, edo gai isolatu gisa tratatzen dira albisteak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Altsasuko herria, Kanadak Marihuana legeztatu eta Usopop jaialdia besteak beste Argia astekarian

og. Eka 21 , 2018
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak