HIZPIDEA: Euskal Herria eta Sardiniaren arteko lotura aztertu du Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan.

Euskal Herria eta Sardinia geografikoki urruti daude, baina, antzina, bien arteko lotura egon zen. Hainbat ikerlariren teoriak bildu ditu Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan. Hipotesi nagusia da Mesolito eta Neolito garaian migrazio handia egon zela Euskal Herritik Sardiniara eta orduan eraman zutela euskara bertara. Erromatarrak joan arte euskara bizirik egon zela uste da. Gerora hainbat izan dira gai honetan begiak jarri dituzten ikerleak. Dena dela, hil berria zaigun Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak ekarri zuen iraultza; urtetako ikerketen ondorioz, toponimiari garrantzi handia emanda, oinarri sendoak jarri zizkion aipaturiko hipotesiari. Liburu honetan sakondu eta zabaldu egiten da bide hori. Lehen parteak testuinguruan kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak, gorosti/golosti bezalako kointzidentzia lexikalak aztertu ondoren, toponimiari begiratzen dio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Altsasuko auzia, Nafarroako parlamentuko osoko bilkuran esandakoak eta ikurren afera Nafarroako kronikan

ol. Eka 2 , 2017
Gaurkoan euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu, eta bertatik bertara Nafarroako gaiak ekarri dizkigu. Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Auzitegi Gorenak  Altsasuko kasua. Eten egin zuten astelehenean auzia, erabaki arte norena zen epaitzeko eskumena eta atzo erabaki zuen terrorismotzat jo eta Auzitegi Nazionalaren esku uztea. Etsipena ekarri du Iruñean […]

Honekin lotuak