Hormak haustuz, elkarguneak eraikiz lelopean larunbat eta igandean Munduko Jendean jaialdia ospatuko da Bilboko Areatzan. Bi egunetan zehar musika, dantza, tailerrak, kultur aniztasuna, gastronomia… denetarik izango da antolatutako espazio ezberdinetan. Jaialdia iragartzeko lehiaketa egin dute eta irabazlea June Taboada izan da. Gurean izan da, “Bilbo mugarik gabe” gai hartuta jaialdirako irudia egin du. Nahuatl elkarteko kidea da June. Nahuatl elkartea 2008an sortu zen Bilbon. Nikaraguatik etorritako emakumeen elkargunean da, elkartearen bitartez Nikaraguako kultura zabaldu eta Nikaraguako herritarrentzat topaleku izan nahi du.
Deskargatu hemen.