EKT: Maite Arroitajauregi Mursegorekin bere ibilbideaz eta Oiongo herriarekin eginiko proiektu artistikoaz solasean

Maite Arroitajauregi musikaria izan da Kulturgintzaren gradu ondoan, bere ibilbidea izan du mintzagai eta azken proiektua “%100 Oion” deiturikoa.  Biolontxeloan lizentziatua da. Zenbait taldetan parte hartu eta gero, 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Harrezkero, bere gisako musika hizkuntza baten bila jardun du, folklorea eta musika klasikoa hibridatu nahian. Ondorioz, kontzertu ugari eta beste bi disko iritsi dira: Bi eta Hiru. Dantzaren eta antzerkiaren arloan eginiko unean uneko kolaborazio batzuetatik harago, hainbat film laburren musika idatzi du , esaterako Invisible, Emak BakiaArgitaratu berri duen “%100 Oion” lanaz mintzatu da. Musikaren bitartez, etorkinekin zubiak eraikitzen saiatu dira” %100 Oion” proiektu artistikoaren bidez. Mursegok eta Idoia Zabaleta koreografoa gidatu dute elkarbizitzaren aldeko musika proiektua.Frantzian abian jarri zen Komandatarioak proiektuaren barrua, Oionen ere artearen bitartez herritarren arteko lotura sustatu nahi dute.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: D´Capricho bikote kubatarraren kontzertua astelehenean Kafe Antzokian

ol. Uzt 21 , 2017
D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak.  Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu […]

Honekin lotuak