Aneguria, Japoniatik Aste Nagusira

Japoniatik iritsi berri da Aneguria kantari eta disko jartzaile bilbotarra, oraindik jet lag-a kendu gabe bildu da Aste Nagusian jai lag-a duten bilbotar askorekin. Bertan ibilitakoak kontatu dizkigu eta berak lantzen dituen musika estiloen inguruan jardun du, baita La Basurekin sortutako Eskina femenina ekimenaz,  rap-aren eta bertsolaritzaren arteko uztarketaz ere. Aste Nagusian arituko da, gaur bertan Mamiki txosnan, 21:00etatik aurrera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hau Pittu Hauren euskara saria aurten Uriolarentzat

ol. Abu 25 , 2017
Soiartze eta Ander etorri zaizkigu Hau Pittu Hau konpartsatik, urtero ematen duten Euskara saria aurten norentzat eta zergatik izango den azaltzeko. Uriola agerkari digitalak jasoko du euskaltzale konpartsa honen aitortza, euskaraz Bilboaldeko berriak bildu eta zabaltzeko egiten duen lan itzelagatik. Konpartsan 15 urte daramatzate sari hau ematen, “urtean zehar egiten […]

Honekin lotuak