Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsaren Euskara Saria eman dio Azterketak Euskaraz kolektiboari. 2021ean sortu zenetik, ikasleek euskaraz ikasteko eta ebaluatuak izateko duten eskubidearen aldeko borrokan aritu dira, desobedientzia eta ekintza zuzena tresna hartuta. Urte hauetan, mobilizazio, okupazio eta bestelako ekintzen bidez, hainbat aurrerapauso lortu dituzte, baina argi dute oraindik ere badagoela zer borrokatu. Haien lana aitortu eta, aldi berean, euskararen normalizazioan gazteek duten protagonismoaz hausnartzeko baliatu nahi dugu elkarrizketa hau. Euskaraz ikastea ez ezik, euskaraz bizitzeko eskubidea ere aldarrikatzen duen mugimendu honen nondik norakoak ezagutzeko, Azterketak Euskarazeko kideekin hitz egin dugu. Bertatik Haize, Laia eta Naroa hurbildu zaizkigu.
Deskargatu hemen.

