Tor eta Txoborro magoak, magia buruan sortzen da

Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Oinarri hau hartuta Txoborrok eta Tor magoak erabat berritzailea den magia saioa sortu dute. Antzerkia eta magia uztartuz unibertso magiko bat eraiki dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LURRAZPIKO DOINUAK: Les Alsborregach RA#2 jaian zuzenean

az. Ira 6 , 2017
Gaurkoan Random Apocalypse elkarteak antolatutako bigarren festaren itxiera saioa duzue entzungai. Les Alsborregach dugu gaurko protagonista,  Mungiarra da eta 2010etik musika munduan murgilduta dabil. 2013tik Bilboko Kafe Antzokiko Stereorocks klubean DJ egoiliar bezala dago. Gaurkoan Sean Miller, Richard Sen, Floorplan edota Tigerskinen abestiez osaturiko saioa duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2017/lurrazpikodoinuak/170905_lurrazpiko_doinuak_02.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak