11 ISPILU: Wicked game (Chris Isaak)

Chris Isaak-ek idatzitako abestirik arrakastatsuena dugu Wicked game malenkoniatsua. Oihartzun handiko nota arpegiatuak vibratoaren laguntzaz narraz eramaten dituen ahots tristearekin desamodio abesti ederra osatu zuen Isaak-ek. 1989ko Heart Shaped World bilduman argitaratu bazuen ere, David Lynch-en Wild at Heart filmean agertu izanak famatu zuen kantua. Gaurkoan kantu hipnotiko honen bertsiolari, Gemma Hayes, Parra for Cuva, Gregorian taldea, HIM metal talde finlandiarra eta James Vincent McMorrow irlandarra, bertsio akustikoan.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Ororen eskolak, aspaldiko euskarazko eskolak #Xamar

al. Ira 18 , 2017
Egun baditugu euskara ikasteko ikastola, euskaltegi eta eskolak. Ikastolak 1914an hasi ziren Bilbon, eta 1937an Francok debekatu zituen, baina askoz lehenago ere izan zen euskarazko eskolarik. XVII. mendean Ipar Euskal Herrian klasikoak sortu izana ez zen kasualitatea izan, garai hartan frantses hizkuntza Paris aldeko Île-de-France aldean baizik ez zen mintzatzen. […]

Honekin lotuak