Bukatu da arraun denboraldia. Azken txanpan Donostiara begira egon gara, olatu erraldoiak izan ziren Kontxako banderaren bigarren txandan . Han ibili ziren emakumezko arraunlariak ere, gora eta behera. Donostiako itsaso zakarrean ‘Tomatera’ kostata aritu zen ere, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Deustuko nesken ontzia azken postuan helmugaratu bazen ere, denboraldi handia burutu du. Deustuko nesken traineruko arraunlaria da Irati Perez de Nanclares, denboraldiko balorazioa egin dugu berarekin. 15 kideko Deustuko erriberako taldeak Bizkaiko Txapelketa eta Lekeitioko Bandera eskuratu du aurtengo denboraldian. Donostiako bigarren txanda nahiko saila izan zen Deustuko arraunlarientzat, “normalean Deustun entrenatzen dugu ez gaude ohituta olatuetara eta gutxiago hiru metroko olatuetara” . Blokea ez galtzen saiatu ziren, naiz eta gero ikusi zen ez zutela lortu. Estropadan bizitakoaz pena dute ikusi zena baino askoz gehiago egiteko gai dira eta Lehenengo txandan egon zen itsasoa oso aproposa izan zen Deustuko arraunlarientzat “hor bai ikusi zen gure maila zein izan daitekeen, hori bai egoera konkretu batzuetan”. Aurreko urteko denboraldia hobetzea zuten helburu eta Iratiren ustetan aurreko denboraldian baino hobeto ibili dira. Kontxan sartzea zen helburu garrantzitsuena eta hori lortu dute. Bigarren urtea Kontxan arraun egin dutela, gainera aurten traineru gehiago izan dira eta maila handiagoa beraz pozik agertu dira lortutakoarekin. Bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean berriro ere entrenamenduetara bueltatuko dira.
Deskargatu hemen.