Gerra zibileko hobi komun handia topatu dute Begoñako hilerrian

1

Orain arte Euskal Herriko Hobi komun handiena aurkitu dute  Begoñako hilerri zaharrean, 46 pertsonaren gorpuzkiak topatu dituzte, horietatik 42 desagertuak ziren, gehienak gudariak eta milizianoak. Aranzadi Zientzia Elkarteak iaz jarri zuen martxan Begoñako Argia proiektua, eta hari esker egin dute aurkikuntza. Gerra Zibilaren testuinguruan hildako pertsonen gorpuzkiak Begoñan zirela bazekiten, baina azken asteetan Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek garaiko hobi komun handi bat topatu dute, eta haren berririk ez zegoen, dokumentaziorik ez zegoelako. Hilobiak lau atal dauzka, bata bestearen ondoan, eta bertan 46 pertsonaren gorpuzkiak daude, gehienak errepublikaren aldeko soldaduak (gudariak nahiz milizianoak).  Material ugari aurkitu da gorpuen ondoan: txanponak, botak, munizioa eta objektu pertsonalak (orraziak, txiskeroak, labanak, botoiak…). Gerrikoen belarriek eta txapek argi erakusten dute 46 pertsona horietatik gutxienez 42 eusko gudariak eta errepublikar milizianoak zirela.

Deskargatu hemen.

One thought on “Gerra zibileko hobi komun handia topatu dute Begoñako hilerrian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bueltan dira Pabellon 6-eko antzerki arineko jardunaldiak

og. Mar 31 , 2022
Apirila antzerki arinaren hilabetea da Bilboko Pabellón 6 aretoan. Aurten ere, urteroko hitzorduari eutsita, IX. Antzerki Arinen Jardunaldiak egingo dituzte, apirilaren 1ean, ostiralean, hasi eta apirilaren 24ra arte iraungo dute, eta hamasei antzezlan ikusi ahal izango dira, hamaika gaztelaniaz eta bost euskaraz, denak estreinaldiak. Asteburuetan izango dira saioak, bakoitzean lau […]

Honekin lotuak