Hazte Oir autobusaren aurka hainbat lagun elkartu dira protesta egiteko #TransfobiarikEz

Hazte Oir elkarte ultra katolikoaren autobusa Bilbon izan da. Podemos eta bere LGTBI mozal legea: zuen seme-alaben bila doaz lelopean, aste honetan Madrilen beraien lehen protesta egin zuten, eta beraien bidaiaren bigarren geltokia Bilbo izan da. Eguerdiko 12:00etan Moyua plaza inguruan egotekoak zirela iragarri dute, baina 12:30etan iritsi da autobusa Euskadi plazara. Elkarte ezberdinek elkarretaratzea deitu dute,  LGTBI kolektiboaren eskumenen alde eta defentsan. Hazte Oirren mezua ez dela adierazpen askatasuna, transfobia baizik lelopean, ehunka lagun batu da. Azkenean Euskadi plazara mugitu dira eta polizia inguratu ditu, tentsio uneak bizi izan dira, bertatik bertara Imanol Alvarezek gertatzen zenaren kontaketa egin digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mariaren Bihotza plazako aztarnategietan bisita

og. Ira 21 , 2017
Gaurkoan Mariaren Bihotza plazan egon gara, 2007an bertan  azpian aurkitutako komentu gotikoaren aztarnak Bilboren historiaren zati handi bat ezkutatzen dute. Mariaren Bihotza plazako aztarnategi  arkeologikoen klaustroa estalita, horietara heltzea erraztu du egin da eta horian bisita gidatuak daude. Aurkikuntza arkeologiko horiek bisitariekin partekatu ahal izateko, herritar guztientzako bisitaldi gidatuak antolatuko […]

Honekin lotuak