Gaur goizean Zazkel taldeak “Ez entzun” deituriko bigarren lana aurkeztu du. 2012an sortu zen taldea Bilbon. Aurreko urtean Azkue fundazioak antolatutako banden Lehia lehiaketa irabazi zuten, saria disko berria kaleratzea eta bi kontzertu ematea izan zen. Aurkezpenean Etxahun eta Irati taldekideak izan dira. Kontatu digutenez oraingo lan berri hau ilunagoa da, naiz eta letretan ironia eta kritika uztartzen jarraitzen dute. Bost gehi bi kantu osatzen dute diskoko kantuan , izan ere Hertzainak taldearen “Infernuko atean” kantuaren bertsioa egin dute eta DR. Krzyc ZTD kantuaren remixa egin duen.
Deskargatu hemen.