“Landareak lantzen” 2018ko agenda liburuxka oharrez betetzeko Jakoba Errekondoren eskutik

Gaurkoan Jakoba Errekondok “Landareak lantzen” gida liburua aurkeztu digu.2018ko agenda bat baino gehiago da. Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola azaltzen digu gida liburu honetan Jakona Errekondok.  Agendak aholku batzuk ematen ditu baina garrantzitsuena hutsuneak dira, bakoitzak bete beharrekoak, egiten dituen lanekin, dituen asmoekin, planoak, marrazkiak, aholkuak… denborarekin agenda hau bihurtuko da baratzezain baten liburu partikularra, ez da beste horrelakorik izango inguruan. Hori eginez ikasten dela kontatu digu. Irudimena sustatzeko, ez dute argazkirik jarri nahi izan. Antton Olariagaren marrazkien  bidez nahi izan dute sustatu bakoitzak berea egitea.Euskal Herriko mapa klimatikoa ere gehitu dute, eta hor proposatzen dugu sei zonaldeko mapa geoklimatiko bat, ez baita berdin landare bat landatzea herri batean edo bestean. Ilargiari buruzko argitasunak ere gehitu dituzte , eta informazio gehiago ere bai, horien artean nabarmentzekoa, lehen aldiz bildu direla Euskal Herri osoan nekazaritza ekologikoan ari diren ekoizleen zerrenda.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“TrikiHarria” Iñaki Perurena eta Kepa Junkera aurrez aurre jartzen duen hitzaldi musikatua

al. Urr 2 , 2017
“TrikiHarria” ahozko hausnarketa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ekitaldia da. Iñaki Perurena eta Kepa Junkera dira protagonista. 41 urte harriarekin ibili eta gero, asko dauka Perurenak harriaren inguruan esateko. Gaia bere osotasunean hartuta, karga autobiografiko handia duen bakarrizketa bat prestatu du.Performance honetan, Leitzako harri-jasotzaileak harriaren inguruko zenbait kontu botako ditu […]

Honekin lotuak