POTTO: Tolosan Etxahun Lekue izan zen garaile

Agur, bertsozale
Gaurko POTTO saioan Tolosa aldera bergira izan gara, aurreko asteburuan hantxe jokatu baitzen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren akabuko finalaurrekoa. Etxahun Lekue izan zen garaile, eta berarekin bat, Tolosan beste bi bertsolarik lortu zuten finalaurrekoetarako txartela: Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak.
Honekin eta horrenbestez, erabakita geratu dira zeintzuk bertsolarik hartuko duten parte joan-etorriko finalaurrekoetan; puntuazio bidez, 18k, gehi duela lau urteko finalistak.
Mamboak ez du etenik, lagunok… aste honetan ez da txapelketarik, baina Bastidan izango dugu hurrengo hitzordua, urriaren 28an.

biba bertsoa

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Audience taldeak "Isla" lan berria aurkeztu du

ol. Urr 20 , 2017
Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta […]

Honekin lotuak