Bizipoza elkartearekin batera, larunbat goizean zuzeneko saioa egin dugu. Goiz-pasa ederrea pasa dugu eta Bizipoza elkartearen barruan dauden elkarte eta eragileak ezagutu ditugu. Musika zuzenean ere izan dugu; Haizea Larrosak, Gaualdiko Hasperena taldeak eta Erlantzek abesti bana jo dute.
Deskargatu hemen.
Eingo taldeko Aimar, Erlantz eta Amets izan ditugu gurean. Ingurua trikitixa eta pandero doinuekin animatu du hirukoteak. Aimar eta Amets ia taldearen sorreratik daudela kontatu digute; Erlantz berriz, orain denbora gutxi sartu da Eingora.
Deskargatu hemen.
Leire Elizegi da Bizipoza elkarteko koordinatzailea, berak kontatu dizkigu elkartearen nondik norakoak. Elizegiren hitzetan guztiz beharrezkoak dira horrelako elkarlanak. Bestalde, gaineratu du elkartea eboluzio prozesu batean dagoela murgilduta, aurrera begira dituzten erronka guztiei ondo erantzuteko.
Deskargatu hemen.
Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioa ezagutu dugu lehendabizi. Amaia bertako gizarte langilea da eta berak eman digu bertan egiten duten lanaren berri. “Hogeitabira” abestiaren esanahia ere kontatu digu.
Deskargatu hemen.
Aspanovas elkartea Bizkaiko haur minbizidunen eta familien elkartea da. Aitor bertako boluntarioa da eta gurea izan dugu. Txikia zenean berak minbizia izan zuen eta elkarteak asko lagundu ziola aipatu digu. Gaineratu du, egun 10 urte daramatzala boluntario lanetan eta eta beti dagoela laguntzeko prest. “Piraten indarra” abestiak umeak asko laguntzen dituela ere kontatu digu.
Deskargatu hemen.
Hil Argi elkarteak heriotza lantzen du eta Bizipozan sartu berri da. Amaia elkartea sortu duten ama horietako bat da eta elkartearen berri eman digu. Azaldu digu bere alabaren heriotzaren ondorioz sortutako elkartea dela eta ez dutela dolua lantzen, heriotza baizik.
Deskargatu hemen.
Lehen motako diabetesa duten haurren eta familien elkartea da Diabetes0 elkartea. Alejandro eta Juankar aita-semeak izan ditugu gurean eta haien esperientzia nolakoa izan den azaldu digute. Elkartearen jatorriaz, funtzioaz eta etorkizunaz ere arituko gara.
Deskargatu hemen.
Aspanif elkartea aho-sabai hautsia edo erbi-ezpaina duten haurren eta familien elkartea da. Guiller izan dugu gure mikrofono aurrean eta berak kontatu dizkigu elkartearen nondik norakoak. “Haizearekin jolasean” da elkarte honen abestia, eta Guillerrek kontatu digunez, umeentzat lortutako erronka handia izan zen abestian txistu egitea.
Deskargatu hemen.
Naizen elkartea ere batu zaigu irratsaiora eta Lide Maguregirekin egon gara berbetan. Naizen elkartea haur eta nerabe transexualen eta euren familien elkartea da. Lidek haien esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, elkartearen garrantzia azpimarratu du behin eta berriz. “Ikus dezadan” da haien abestia eta haurrentzat oso garrantzitsua dela ere azaldu digu.
Deskargatu hemen.
Amaitzeko, Reperkusion feminista batukada etorri da gure mikrofonoetara. Joana eta Iriarekin aritu gara taldearen sorreraz eta etorkizunaz hitz egiten; haiek kontatu digute batukada taldea nola sortu zuten eta egun ze itxura duen.
Deskargatu hemen.
Gurera etorri ezin izan direnen elkarteen nondik norakoak ere jaso ditugu. SuperH elkarteak minbizi mota arraroak ikertzea bultzatzen duen elkartea da, Almudenarekin aritu ginen, eta kontu askoren artean haien “Parke bat” abestiaren esanahia kontatu digu.
Deskargatu hemen.
Ume Alaia elkarteko Oihanarekin hitz egiteko aukera era izan dugu. Adopzioan hartutako haurren eta familien elkartea da. Oihanak egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu du. Elkartearen izen bereko abestia dute eta abestiaren inportantziaz ere aritu gara.
Deskargatu hemen.
Ulertuz elkartea Bizkaiko haur gorren eta familien elkartea da eta Bertarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Elkartearen gaineko xehetasunak eman dizkigu eta “Maskorraren ipuina” abestia entzuteko aukera ere izan dugu.
Deskargatu hemen.
Kale dory kayiko elkartea ijitoen elkartea da, eta euskaldunen eta ijitoen kulturaren arteko zubiak eraiki nahi ditu. Keilak kontatu digu Tio Manuelek sortu zuela elkartea eta kereraren esanahia ere argitu digu.
Deskargatu hemen.