Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Mailen Solaun kirolariarekin izandako solasaldia ekarri digu. Maialen Solaun laudioarrak 16 urte ditu eta duela hiru urte ikusmena galdu zuen bizikletan izandako istripu baten ondorioz. Goalball kirolak eman dio aurrera egiteko indarra. Goalball-a praktikatzen du eta Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatu dute. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilaria da. Goalball zertan datzan kontatu digu, hiru jokalarikoak dira taldeak: erdilaria bat eta bi hegaleko. Helburua zure gorputzarekin pilota geratzea da, aurkarien atean gola sartzeko. 15 minutuko bi zati dira, beraz, 30 minutu inguru. Taldeak gehienez 6 lagunekoak izan litezke, baina partidara 5 soilik aurkeztu ahal dira.
Deskargatu hemen.