Deustuko kanala irekita, erribera irla bilakatu da

“Zorrotzaurreko uhartea” inauguratzeko ekitaldia egin du Bilboko Udalak. Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtu dute. Deustuko Erribera auzoko bizilagunak kexu dira. Ekitaldia egin du Bilboko udalak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da irekiera ekitaldiaren buru eta egun “historikotzat” jo du atzokoa.  Izan ere, zazpi hamarkada luzeren ostean amaituko dira Deustuko kanalaren lanak. Aburtoren esanetan Deustuko kanalak “funtzio hidraulikoa” dauka: uholde arriskua murriztuko omen du. Horretaz gain, uhartea “aukera ekonomiko, sozial eta urbanorako espazioa izango da Bilborako”, adierazi du alkateak. Hamarkada luzeak joan dira proiektu hau abiatu zenetik,  atzera begira jarrita, hau ez da kontu berria eta, irla izatera XXI mendean iritsiko bada XX mendean hasi zen proiektu erraldoi hau, Deustuko kanala 1950 eta 1968 bitartean induskatutako ubidea da. Hasierako asmoaren arabera Elorrietatik Botikazarrera zabaldu behar bazen ere, azken leku horretara iristeko 400 metro falta zirela bertan behera utzi zituzten lanak. Deustuko kanalaren historia Hektor Ortegak ekarri diugu, beren iritziz Deustuarentzat kanala ebaki sakona izan zen. Penintsula sortu berrian, Erribera auzoa isolaturik gelditu eta gainbeheran hasi zen, Zorrotzaurre industrialdea izatea beste aterabiderik izan ez zuen bitartean. Ubidea induskatzeko lanek hamaikatxo baserri edo etxe eraitsi zituzten. 2014ean berriro hasi ziren obrak, eta atzo amaitu ziren irla bilakatzeko falta ziren 400 metroen indusketak. Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera uharte bihurtuko dira. Deustuko erriberako bizilagunak kexu agertu dira, “This is not Manhattan. Erribera Bizirik” zioen auzokideen pankartak. Nerea Olaziregi auzokideak ekarri dizkigu Deustuko Erriberako bizilagunen kezkak. Erriberatarrek auzoak oraindik “arazo asko” ditu,  irisgarritasunari, zerbitzuei eta segurtasunari dagozkienak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

ar. Urr 9 , 2018
Gotzon Barandiaran idazleak “Hitzen ahairea” liburua aurkeztu berri du, kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak izan ditu aztergai, literaturak eta musikak izan duten harremanaz. Kantagintza bai, baina literatura eta musika uztartzen duen harreman aztertu du. Zeri Kantatzen diogu euskaldunok? Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? […]

Honekin lotuak