Hiria ardatz Rafa Ruedaren “Hiri kristalezkoa” disko berrian

“Hiri kristalezkoa”  da Rafa Ruedaren azken lana. Gaur bertan irratian izan da lana aurkezten. Hamar kantu bildu ditu Rafa Ruedak lan berrian. Doinuok maketatzen ari zela, lagun bati erakutsi zizkion, eta hark hiriko kutsua zutela komentatu zion. Hori dela eta, hiriaren inguruan lan erabaki zuen: hamar abestiek hamar pertsonaien izen hartu dute, bederatzi idazlek asmatu dituzten Kristalezko hiriaren biztanleak, Harkaitz Cano,  Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza eta Leire Bilbao. Diskoan bildutako azken abestia, Irina, Rafaren hitzekin dator. Gaur arratsaldean aurkeztuko du diskoa bakarka Bilboko Zazpikaletan dagoen Elkar saltokian, 19:00etan, Fermin Etxegoien kazetariaren laguntzaz. Bihar, halaber, Donostiako Elkar gunean izango da Leire Palacios kazetariarekin; 16an, Gasteizen, Jon Basagurenekin, eta, azkenik, 17an, Baionan, Panpi Mercapiderekin. Kontzertuen harira, hilaren 24an, Donostiako Victoria Eugenian izango da; abenduaren 6an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=

9ziftNaFYUU

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errefuxiatuei buruzko dokumentala ‘Zuk’ ere lagundu dezakezu, ‘zu’ ere izan zaitezkeelako

og. Aza 9 , 2017
ZUK  atzo edo gaur, han edo hemen, guri edo zuri, horrela dio ZUK dokumentalaren kartelak. Gaur estreinatuko da golen zinemetan. Zinexit jaialdiaren zortzigarren edizioa burutzen ari da egun hauetan Bilbon, giza eskubideak oinarrian dituen jaialdia dugu. Gaurkoan saio bikoitza izango da.”A 15 metros de siria” laburmetraia ikusteko aukera izango da […]

Honekin lotuak