PIPERPOLIS: Heriotza bikoitza antzezlanaz solasean

Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta) antzezlana. Abenduak 13an Bilborock aretoan ikusteko aukera izango dugu. Taula gainean Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktoreak. Gaurkoan Enekorekin berba egiteko aukera izan dugu. Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Animalismoa

az. Aza 29 , 2017
Animalismoa gizarte mugimendu berria da eta dirudiena baina gutxiago du zerikusirik ekologismo sozialarekin. Azken honek proposatzen duen biozentrismoa ez du aintzat hartzen animalismoak, bere erro filosofikoak bestelakoak direlako. Asmo etiko irmoekin, planteamendu politiko eztabaidagarriak ditu mugimendu berri honen ertz erradikalenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-009-Animalismoa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak