Artxandako magalean kokatuta dagoen Loruri auzoa ezagutzeko aukera Bilbo izan programaren barruan

Bilbao Izan programaren barruan, Begoñako Elizatearen lurretan egon zen Loruri auzoa eta honen historia ezagutzeko aukera izango dute bilbotarrek irailean zehar.Aurreko astean  eman zioten hasiera aurtengo edizioari eta aurrekoetan bezala, auzoei begiratuko zaie: Begoñako Elizate zaharraren hedapenari, hain zuzen ere. Miren Tejerok gidatzen ditu ibilbideak eta berarekin batera bistako nondik norakoak ezagutu ditugu. Loruri Bizkaiko etxebizitza ekonomikoen kooperatiba sustapenaren adibide aitzindaria da. Auzoa Sociedad Cooperativa de Empleados y Periodistas La Ciudad Jardin Bilbaina izenekoak sustatu eta Pedro Ispizua arkitektoak diseinatu zuen. Hirigintzan landa inguruaren eta hiriaren abantailak biltzen dituzten auzoak definitzeko ‘Loruri’ kontzeptua erabiltzen da, Ebenezer Howard britainarrak proposatuta. Bistetan parte hartzeko izena eman behar da 010 zenbakian.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko LGTB+mugimenduak ez du Bilbao Bizkaia Pride-arekin bat egiten

al. Ira 10 , 2018
Asteburu honetan jakin dugu 2019ko irailean Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkarteak (EPOA)  egiten duten bilera Bilbon egingo dutela. Horixe erabaki dute Vienan elkartu diren 70 elkarteek asteburu honetan egin duten biltzar orokorrean. Bilbo Atenas eta Ibizarekin egon da lehian biltzar hori hartzeko. EPOA harrotasunarekin lotutako mobilizazio eta ospakizunak sustatzen dituzten tokian […]

Honekin lotuak