ZIENTZIALARI: Planktonaren garrantzia (Ibon Uriarte)

Planktona ezinbestekoa da ozeano, itsaso, ibai, aintzira eta gainontzeko ur masetan bizia egon dadin. Hau hainbesteraino da egia, ezen planktona nolakoa, bizia halakoa esan baitezakegu, seguru asko. Baina planktona ahul samarra gerta daiteke eraso organiko eta ez-organikoen aurrean eta, horretara, garrantzi handikoa da denok bera babesteko ardura eta neurriak hartzea. Alde horretatik, poztekoa da, konparazio baterako, Bilboko itsasadarrean planktona nola birsortzen ari den ikustea. Honetaz guztionetaz jardungo dugu gaur Ibon Uriarte irakaslearekin. (Argazkia: Thomas Bresson).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anita Parker taldeak swinga eta elektronika nahasten dituzten abesti dantzagarriak ekarri dizkigu

og. Urt 11 , 2018
Gose taldeko Iñaki Bengoak eta Jon Zubiagak, Zango taldean ibilitako Ane Martinez eta Skalariak taldean ibilitako Olatz Anduezarekin batera proiektu berria dute: Anita Parker. Taldearen lehen diskoan Michelle kantua entzun dugu eta burmuinean iltzatuta geratu zaigu. Egitasmoa berria bada ere, taldekideak eskarmentu handia dute musika munduan. Ane eta Jon izan […]

Honekin lotuak