Bizkaiko Golkoan Kretazeo Ertainean lurra zabaldu eta mehetu zenean, lur azpiko magma gora joan zen eta lur azaleko sedimentuetan txertatu zen, era horretan intrusio magmatikoa sortuz. Intrusio magmatikoaren sorrera eta ondorioak ezagutze aldera, Luis Agirrezabalarekin, UPV/EHUko Geologia saileko ikertzailearekin bildu gara gaur Zientzialari saioan. Berak adierazi digu zeri esaten zaion intrusio magmatikoa. Irudia: Wikimedia.
Motordun ibilgailuak Europan asmatu zituzten, baina garapen nagusia AEBetan gertatu zen, Detroit hirian, Henry Ford eta enparauek kate-ekoizpena sortu zutenean. Pentsa dezakezuenez, bukaezina da ia-ia gai horretaz, kotxeak eta errepideak, dauden abestien zerrenda, batez ere Ameriketan (blues, jazz, country, rock eta abarreko estiloetan) egindako kantuak. Guk gaur aukera txiki bat […]