Anita Parker doinu dantzagarriekin dator bigarren lanean

Anita Parker taldeak “Anita Parker II”, bere bigarren lan luzea aurkeztuko digu gaur. Jon Zubillaga izan da gurean, bigarren lanaren xehetasunak ematen. Kantu berriak doinu berriekin eta beste behin dantza egiteko gonbita luzatzera datoz. Urte gogorra bizi izan du taldeak; Shot estudioa erre eta elkartasunarekin berregitea lortu badute. Oraingoa Angel Katarainen estudioan grabatu dute disko berriko kantuak. Durangoko Ahotsenean aurkeztuko dituzte kantu berriak zuzenean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nerea Ibarzabalek Bizkaiko bertsolari txapelketako finalerako txartela lortu du

ar. Aza 27 , 2018
Igorreko frontoian jokatu zen Igandean  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek Markina-Xemeingo bertsolariak. Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Igandeko kronika ekarri digu Erlantz lankideak. Onintza Enbeita  bigarren  geratuta Miribillan izango da kantuan, hirugarren Eneko Abasolo “Abarkas” izan da. Bertsolariekin […]

Honekin lotuak