Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartearen bosgarren atala ekarri digu Iñaki Urrestarazuk. Gaurkoan honako puntuak landu ditu: NBE-aren jarrera negatiboa Libiako gidoia prestatu nahian, bake negoziazioak eta su etenaldiak eta emigrazioaren arazoa.
Ikasturtearen azkenaurreko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak zapatuan Bilboko Kafe Antzokian izan zen bertso-bazkaria ekarri dute uhinetara. Ekainaren 9an, Bilbo Hiria irratiak antolatutakoaz gozatzeko parada ederra izan genuen Kafe Antzokira hurbildu ginenok, baina lasai, bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenok oraintxe duzue aukera. Irratira ekarri baititugu Sustrai Colinak eta […]