Munduko arrozen aniztasuna zuzeneko saio berezian

Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan, Bilbo Hiria irratiak saio berezia egingo du bertatik bertara. Auzoko hainbat elkarte eta protagonista batu zaizkigu saiora. Miribillako guraso elkartea izango da gurean, Aniztasuna da Miribilla ikastetxea laburbiltzen duen ezaugarri nagusia. 21 herrialdetako lagunak dira eskolako partaide, guraso elkartea ere Munduko Arrozak ekimenean parte hartuko dute eta gurean izango ditugu, Koloretxe emakumeen etxea ezagutuko dugu. Sos Arrazakeriako kideak, Jon Arretxe idazlea eta abar luzea izango dugu gure mikrofonoetan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Soldaten aurkako erasoak eta baserriaren sorrera eta kapitalismoa aztertzen

ol. Eka 15 , 2018
Gaurko saioan Endika Alabort Amundararin eta Jon Bernat Zubiri Rey bi gai izan dituzte hizpide, batetik emakumeen soldaten aurkako erasoak  eta bigarrenik Jose Luis Carreterok sindikalgintzaren inguruko alternatiben inguruko artikulua komentatu digute. Eta bukatzeko Josu Narbarterekin hitz egingo dugu, EHUko irakaslea, Argian artikulu bat argitaratu duela, baserriaren sorrera eta kapitalismoa […]

Honekin lotuak