BERBAZ: Mari Asun Landa, berbiari berbie emoten

Nola literaturan, esanaz harago, esateko moduak duen indar, Eako (‘Ieko’, ahozkatu) Poesia Egunetan egiteko moduak dama gar. Poesia, hitza, dantza, musika, ahoa eta festa, pentsamendua eta nota-liburuska, aurkikuntza eta sorpresa, altxorrak eta harribitxiak, jakintsu apalak eta pedante handiusteak, festazaleak eta abadekiak, biagoak, narrutaldiak eta dzangaldiak,… horiek guztiak eta gehiago agertu ohi dira urtero jaio eta hiltzen dan topagune berezian.

Hori guztia eta gehiago molde hurbilean, elkarrekikoan, lagun-artekoan. Herri bazkariak direla, kaleko saioak, beren-beregi tokirako prestatutakoak,… Gabriel Arestiren lainoak dena bustitzen duen giroan.

Mari Asun Landa dugu udaroko opari eder honen bideratzaileetako bat. Pasioz ari da eta beti eskertzen dugu hori. Uztailaren 13, 14 eta 15erako egitaraua musikalki aletu digu di-da bukaera aldera. Apuntatuta utzi dugu (Mundakako uztailaren 13ko Danona Doneagaz bateragarri) Mice, La Basu, Jon Piris eta Trizak, Amaia Elizalde -Miranderen ‘Haur besoetakoa’ gai- Metro koadroko sormen laborategiaren Zanbuia, Eme, Parrapean …)-

Ideia ederrez bete zaizkigu orriak, kuriositatea, gogoa, sentipenak, motore dituen Mari Asunengandik (entzun!): ‘ni’an hasten da ‘gu’; kolonizatuta bizi gara; Aresti eta pertsona Ean (‘Bedaruko’-Bedaronako Juani; Eustakio Mendizabali); inorekiko garen heinean gara; sustraietatik orri. Mikroa mailu. Zarata gehiegi. Poesia, pentsamendua, aske behar; euskaldun bat-emakume bat-exotikoak, etxean arrotz-Zaloa Ipiña).

Eta asmo argi bat: oparotasun mugagabetik, neurriz hartu eta tarteka bazterrak eta hutsarteak bilatu, Ea-n itsasoa da-eta bide bakarra ;-)!

Kantak

Poesia mailu bat da (Gabriel Arestiren hitzak Oier Guillanek)

Nire izena (Gabriel Arestireneak Eñaut Elorrietak)

Txoriak neguan (Kirmen Uribe)

Erreferentziak:

Eako poesia egunak

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Autogestioa letra larriz eta turismo eredua aztergai

ol. Uzt 13 , 2018
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua.  Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa?  nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen […]

Honekin lotuak