LANAREN EKONOMIA: Soldatak igotzearen aldeko greba orokorra Euskal Herrian

Martxoaren 17ko Greba Orokorrera begira jarri gara Lanaren Ekonomian, eguneko lau hiriburuetako deialdiak agenda sindikala zabaldu eta gero, Endika Alabort CNT sindikatuko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidearekin berba egin dugu, biharko deialdi propio eta aldarrikapen zehatzen inguruan. Roser Espelt ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidean txanda izan da, argitaratu berri duten ‘Hazkunde ekonomikoa eta soldata geldialdia. Hego Euskal Herrian’ txostena aztertuz. Azken bi hamarkadetako soldaten eta mozkinen bilakaera erakusten dute txostenean, eta langileen aurkako banaketa desorekatua salatzeko analisia egiten dute, 2008ko krisiak osteko bi lan erreformen joera horretan izandako eragina aztertuta ere. Bukatzeko, Argia atalean, ‘Eta dena geldituko bagenu?’ artikulutik tiraka Xabier Irastorza Manu Robles-Arangiz fundazioko lehendakariarekin berba egin dugu, M17ko Greba Orokorraz eta garai hauetan langile borrokak duen garrantziaz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ELA eta LAB sindikatuen arabera, greba orokorra “jarraipen zabala” izaten ari da.

ar. Mar 17 , 2026
Martxoak 17 greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek modu bateratuan , ehunetik gora elkarte eta erakunderen babesa jaso dute. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) hemen erabakitzeko eskumena izatea da eskari nagusia. Gaur egun, LGSa 1.184 eurokoa da, hamalau ordainsaritan banatuta. Hala ere, Hego Euskal Herriko […]

Honekin lotuak