LANAREN EKONOMIA: Martxoaren 3tik 50 urtera, sarraskitik haratago joateko beharra dago

1976ko Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte betetzen ditu gaur, eta oroimena eta borrokan jarraitzeko konpromisoari eskaini diogu gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioa. Jarraipen zabala egin dute Hordagok eta Argiak, bost hildako eta ehunka zaurituen ohiko oroigarrietatik haratago joateko. Azken horiek eta haien familiak gogoratzea ezinbestekoa dugu eta, aldi berean, ez da nahikoa langile greba haren kausak eta oinarri asanblearioak adierazteko, eta frankismoak ohi zuen bezala indarkeriaz desagerrarazi nahi izan zuen klase autonomia erradikala azpimarratzeko ere. Horregatik, agenda sindikalarekin hasi eta gero, Bego Oleaga elkarrizketatuko dugu, M3ko militante historikoa. Ostean Pablo Oliveros editorearekin Hordagok egindako jarraipena aztertu dugu. Bukatzeko, Argia atalean, Urko Apaolazagaz berba egindugu, astekariak M3ari buruz dakarrena aztertzeko. Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian egiten dugun elkarlana da, beti Ibon Burgoa teknikaria eta Ane Zabala ekoizleari esker, eta Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean artekoa da. Langileen ikuspegitik egindako ekonomiaren analisia da gurea, eta bai, langile borroka auzi ekonomikoa da ere, ezinbestekoa dena munduaren bilakaera ulertzeko. Hortik, martxoaren 3ko memoria, justizia eta gaurkotasuna aldarrikatzen dugu, gure ekarpen xumea eginez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Emakume langileok askatzeko, batu borrokara!”lelopean protetsta deitu du Itaiak Martxoaren 8an

ar. Mar 3 , 2026
Itaia Euskal Herriko Emakumeon Antolakunde Sozialista da, emakume langileen zapalkuntza eta esplotazioaren aurka egin nahi duen mugimendu sozialista eta iraultzaile bat. Itaiaren I. Kongresua izan berri da, Indarkeria matxistaren eta esplotazio ekonomikoaren kontra eta emakume langileen eskubideen alde borrokatzeko konpromisoa berretsi dute bertan, antolakundearen proposamen politikoa aurkeztearekin batera. Martxoak 8rako […]

Honekin lotuak