Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin

Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin. Biziprest Eguna ospatu da horren harira. Bilboko Jai Batzorde Mistoko eta Euskaraldiko kideek adierazpena egin dute. Saioa Domínguez txupinerak irakurri du, euskaraz. Berarekin batera agertu dira Zorion Egileor pregoilaria, Marijaia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Koldo Narbaiza Euskara zinegotzia, Itziar Urtasun Jai Arloko zinegotzi eta Jai Batzorde Mistoko presidentea, Euskaraldiko eta Bilboko Konpartsetako ordezkariak, udal-talde politikoen zinegotziak eta dozenaka konpartsakide eta herritar. Euskararen presentzia areagotu egin zen horrela Bilboko jai eremu ezberdinetan. Jai Batzorde Mistoak euskarazko ekitaldien presentzia indartu egin zuen egitarauan, konpartsen ekitaldi denak euskaraz izan ziren, eta txosnetan txandak egiten ari zirenei euskaraz aritzeko jarrera eduki zezatela eskatu zieten konpartsakideek. Aste Nagusian euskaraz bizitzeko aukera zabalagoa dela nabarmendu dute ; euskaraz bizitzeko eskubidea betetzeko bidean urrats bat egin dela azpimarratuz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hau pittu hau konpartsarekin solasean

ol. Abu 24 , 2018
Euskara Saria 2003an sortu zen, Euskararen garapena, normalizazioa eta ofizialtasunaren aldeko lana egin duen elkarte edo pertsonak saritzeko helburuarekin. Hain zuzen, arrazoi horiengatik erabaki du konpartsak aurtengoan Fermin Muguruzari Euskara Saria ematea: urte luzez gure hizkuntzarekin erakutsitako konpromiso sendoagatik. Hau pittu hau konparatsako Ander gonbidatu dugu gurera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180823_hau%20pittu%20hau.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak